“Bilbao Kirolak – Ángel Otero Igeriketa Txapelketa” kronika.

Ekainaren 15ean Bizkaiko igeriketaren jaia izan zen Artxandako igerileku estalian. Bizkaiko 13 klubetako ia 200 igerilarik parte hartu zuten gure klubak antolatutako txapelketa honetan.

Bi txandatan zatituta zegoen, eta lehenengoa 10:00etan hasi zen. Lehiaketari ekin aurretik, Artxandako instalazioetan zeuden igerilariei aurreskua dantzatu zieten, harrerako ongietorri gisa.

Goizeko probetan, harmailak betetzen zituzten ikusleek ondo pasatu zuten eskolako igerilariak eta federatuak ikusiz.

Goizeko txanda bukatutakoan, dominak eman zizkieten probak irabazi zituzten igerilariei. Gure klubeko sortzaile Ángel Otero eta Isabel Rey arduratu ziren dominak banatzeaz. 2018ko irailean, karguak utzi zituzten erakundearen esku, zuzendaritza berria hautatzeko.

Arratsaldeko txanda 16:30ean hasi zen, eta gehienbat igerilari federatuen probak izan ziren.

Probak amaitutakoan, dominak eman zizkieten kategorietan garaile izan ziren igerilariei. Kasu honetan, gure klubeko igerilariak arduratu ziren igerilariei dominak jartzeaz podiumean.

Gure lehiaketa talisman baten modukoa izan zen igerilari batzuentzat, gutxieneko marka eskuratu baitzuten, aurki izango diren lehiaketei begira.

Jardunaldia eta lehiaketa bikaina Bizkaiko igeriketaren etorkizunaz gozatzeko.

Datorren urtean, gehiago!

BILBAO KIROLAK ANGEL OTERO LEHIAKETAREN XIV. EDIZIOA.

Artxandako igerileku estalian egingo da berriz gure hirian dugun igeriketa-lehiaketa bakarra. Datorren ekainaren 15ean, larunbatarekin, 13 klubetako 196 igerilarik parte hartuko dute, Bilbao Aingeruak Igeriketa Klubak antolatzen duen lehiaketan.

Goizeko txanda 10:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa, berriz, 16:00etan.

Gure lurraldeko leku askotako klubek parte hartuko dute berriz Bilboko lehiaketa honetan. Bilboko eraztun berdeko igerilekuan, eskola-adineko igerilariek eta federatuek aukera izango dute Bizkaiko igeriketak duen maila bikaina erakusteko, eta etorkizun oparoa duela frogatzeko, gero eta neska eta mutil gehiago hasten baitira modalitate hau egiten.  Egoera hori ondo kontuan hartu beharko genuke, hala maila publikoan nola pribatuan, kirol hau ahanzturan galduta gera ez dadin.

Lehiaketak gure babesle nagusiaren izena du, eta, aldi berean, omen egin nahi dio klub honen sortzaile Ángel Oterori, orain dela 30 urte baino gehiago sortu baitzuen erakundea, CD. Los Ángeles izenarekin. Hortaz, lehiaketa hau eta gure taldea sortzeko bide eman zuen pertsonaren omenez, erakundeko zuzendaritzak eta kideek aho batez erabaki zuten lehiaketari haren izena jartzea, egin zuen lanaren esker onez. 

Larunbata egun egokia izango da, igeriketaz gozatzeko eta kirol-modalitate honek gure hirian eta lurraldean etorkizun oparoa duela erakusteko.

Diziplina honek gure hirian egiten diren bestelako modalitateek dituzten begirune eta laguntza bera eduki behar ditu.

Beraz, ekainaren 15a, larunbata, jaiegun ederra izango da gure kirolarentzat.