Lankidetzarako gutuna

Bilbao Aingeruak igeriketa kluba, kirol entitate bat da, 80ko hamarkadaren hasieran Bilboko hirian sortua eta prestakuntzari eta lehiaketari eskaini. Egun, berrogei igerilarik parte-hartzen dute gure kluban, 8 urteko haurretatik, 30 urte baino gehiagoko helduetara.

Artxandako guneak ekainean ere, “trofeo de Natación Bilbao kirolak” txapelketa hartzen du; hori, gure klubak prestatzen du eta 2019. urtean XIV. edizioa ospatzen da. Bertan, eskolako igerilari zein igerilari ferderatuek parte-hartzen dute, gure klubarenak zein beste lurralde batzuetakoak ere.

Gure kluba, ekonomikoki gure igerilarien ordainketetatik babestuta dago; baina, gure laguntzaile bakarrak ere, Bilbao kirolak, alegia,  diru-laguntzak ematen dizkigu.

Gure izena zuen izenarekin lotzea gustatuko litzaiguke, ez bakarrik laguntza ekonomiko batengatik; baizik eta, elkarrekikoa izatea eta zuen irudia horma-irudietan zein laster martxan ipiniko ditugun euskarri ezberdinetan zabalduko genuke. Gainera, gure ekaineko txapelketako irudian eta promozioan zati garrantzitsu bat izanik.

Gure hiriko eta ingurugiroko gazteen igeriketa sustatzen jarraitu nahi dugu, bizitza osasungarriago bat bultzatuz eta gure zein zuen kirolarien arteko lotura bat sortu nahi dugu.

Walter Huth. / Bilbao Aingeruak Igeriketa Kluba.