“Bilbao Kirolak – Ángel Otero Igeriketa Txapelketa” kronika.

Ekainaren 15ean Bizkaiko igeriketaren jaia izan zen Artxandako igerileku estalian. Bizkaiko 13 klubetako ia 200 igerilarik parte hartu zuten gure klubak antolatutako txapelketa honetan.

Bi txandatan zatituta zegoen, eta lehenengoa 10:00etan hasi zen. Lehiaketari ekin aurretik, Artxandako instalazioetan zeuden igerilariei aurreskua dantzatu zieten, harrerako ongietorri gisa.

Goizeko probetan, harmailak betetzen zituzten ikusleek ondo pasatu zuten eskolako igerilariak eta federatuak ikusiz.

Goizeko txanda bukatutakoan, dominak eman zizkieten probak irabazi zituzten igerilariei. Gure klubeko sortzaile Ángel Otero eta Isabel Rey arduratu ziren dominak banatzeaz. 2018ko irailean, karguak utzi zituzten erakundearen esku, zuzendaritza berria hautatzeko.

Arratsaldeko txanda 16:30ean hasi zen, eta gehienbat igerilari federatuen probak izan ziren.

Probak amaitutakoan, dominak eman zizkieten kategorietan garaile izan ziren igerilariei. Kasu honetan, gure klubeko igerilariak arduratu ziren igerilariei dominak jartzeaz podiumean.

Gure lehiaketa talisman baten modukoa izan zen igerilari batzuentzat, gutxieneko marka eskuratu baitzuten, aurki izango diren lehiaketei begira.

Jardunaldia eta lehiaketa bikaina Bizkaiko igeriketaren etorkizunaz gozatzeko.

Datorren urtean, gehiago!